I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA Ingurumen baimen integratuaren eskaera, Chipala Medio Ambiente, S.L.k egina.
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Espedientea: 211/2008 Ebazpena, maiatzaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana.
Eskatzailea: Chipala Medio Ambiente, S.L.
Jarduera: ordezko erregaien transferentzia eta prestaketa estazioa.
Tokia: Gebala 15-17 (Merkatondoa industrialdea), 5. poligonoa, 921. lurzatia.
Udalerria: Lizarra.
Iruñean, 2008ko maiatzaren 2an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0807179