I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA, Ondasun enkantearen iragarkia.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak aditzera ematen du: Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Jesús Joaquín Idoate Aramendía jaunaren aurka (NANa/IFK: 15636962-K), eta bertan 2008ko apirilaren 23an Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahitua. Enkantea 2008ko ekainaren 13an eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko lehen solairuan.
Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkantea 2008ko ekainaren 13an eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko lehen solairuan.
2. Enkantera aterako diren ondasunak.
Lote bakarra.-Ondoko ondasunaren laugarren zati banaezina:
Erregistroko datuak: Iruñeko 9690. finka. Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 895. liburukia, 167. liburua, 190. orria. Iruñeko San Frantzisko kaleko hamabigarren zenbakiko etxeko lehenengo pisuan, eskuineko atean, dagoen etxebizitza; berrogeita hamabost metro koadro inguru ditu. Osagarri gisa, gela txiki bat du eskaileraren azpian. Ondasun higiezin osoari denen elementuetan dagokion kuota %2,80koa da eta hamabigarren zenbakia duen etxean, bertan kokatzen baita, %9,20koa.
Katastroko datuak: Iruñean, San Frantzizko kalea, 13, behea D. 1. poligonoa, 880. lurzatia, 1. azpiarea, 3. hiri-unitatea, 65,00 m²-koa.
Titulartasuna: Jabari osoaren %25, modu pribatiboan, Jesús Joaquín Idoate Aramendia jaunaren alde. Jaraunspenaren bidez jaso zuen.
3. Bahitu beharrekoa: 2007ko martxoaren 15eko bahitura eginbidea, Jesús Joaquín Idoate Aramendia jaunak duen laurden banaezinaren gainean, F letra duena. Bahituraren idazpena Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan egin zen 2007ko maiatzaren 22an.
4. Tasazioaren balioa: 23.562,50 euro.
5. Ez dago lehentasunezko kargarik.
6. Lehenengo lizitazioko hasierako prezioa: 23.562,50 euro.
7. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 5. atalean ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko.
8. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.
9. Lizitatzaile guztiek, enkantean aritu ahal izateko, gordailua eratu behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 4.712,50 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.
Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenengo lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.
10. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak.
11. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean erregistratuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairuan, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da Nafarroako Foru Komunitatearen alde, gordailua adinakoa. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea.
12. Posturak mugatzen dituzten tarteak lizitazioko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 235,63 eurokoak.
13. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
14. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
15. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.
16. Nolanahi dela ere, Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura joanen dira zordunak auzokideen komunitatearekin dituen zor guztiak.
17. Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean jabeak ez beste inor bizi direnik.
18. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak, egoki baderitzo, bigarren bat egiten ahal du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 17.671,88 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 3.534,38 euro. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitazioko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 176,72 eurokoak.
Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, enkante mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Enkante mahaiak aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu eta, haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, enkante mahaiak ezartzen duen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Dirubilketa Zerbitzuan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).
Eskaintzak aurkezteko, aurrerakin edo berme gordailu bat eskatzen ahalko da. Berme hori eskatzen den kasuetan, esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak.
Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
19. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
20. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta judizioko kostuak ordaintzen badira.
21. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea aski dela enkantea jakinarazteko, ondorio guztietarako.
Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848427235, posta elektronikoa: calzuaro@cfnavarra.es).
Iruñean, 2008ko maiatzaren 14an.-Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.
Iragarkiaren kodea: F0807559