I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
733/2008 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Fernando Satrústegui Gamboa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mendillorriko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargutik kentzen ahalko ditu Osasun Eskualde Oinarrizkoetako edo/eta Adimen Osasuneko zuzendariak eta Erizaintza Unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.
Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Fernando Satrústegui Gamboa jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Mendillorriko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasi beharko du abiaburuko postuan.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Langileriaren Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0807096