65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

206/2008 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Huertasolar Hondo Espartosa proiektua aldatzeko Errege Bardeako (Nafarroa) 1. poligonoko lurzati hauetan: 45, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 58, 59, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66, 67, 86, 88, 89, 90, 91, 92, 101, 580, 582, 583, 587, 579, 537, 698. Proiektua Acciona Solar, S.A.k sustatu du eta bere helburua da lur azpiko hustubidearen trazadura egokitzea.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 11n eman 446/2007 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Huertasolar Hondo Espartosa proiektua instalatzeko Errege Bardeako (Nafarroa) 1. poligonoko lurzati hauetan: 45, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 58, 59, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66, 67, 86, 88, 89, 90, 91, 92, 101, 580, 582, 583, 587, 579, 537, 698. Proiektua Acciona Solar, S.A.k sustatua da.

Tramitatutako proiektuan eta Ingurumen ukipenenen azterlanean sortutako energia hustutzeko irtenbidea ageri zen. 2008ko apirilaren 8an sustatzaileak lur azpiko hustubidearen trazaduraren egokitzapen bat aurkeztu du. Loturaren puntu berria 66 kV-ko 'Tutera-Tafalla 2" DC linearen 244. euskarria da (lehen linea beraren 243. euskarria zen). Linearen trazadura berriak 343 metro luze izanen ditu, lehendabiziko 328 metroak lur azpian egonen direlarik. Trazadura honek N-121 errepidearen bi aldeetan dagoen pinudian duen eragina gutxitzen du.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak jakinarazi du aipatu lur azpiko linea elektrikoaren trazaduraren egokitzapenak ez duela ingurumenaren gaineko eragin berririk sortzen eta baimendutako proiektuaren funtsa ez duela aldatzen.

Horrenbestez, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Huertasolar Hondo Espartosa proiektua aldatzeko Errege Bardeako (Nafarroa) 1. poligonoko lurzati hauetan: 45, 47, 48, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 58, 59, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66, 67, 86, 88, 89, 90, 91, 92, 101, 580, 582, 583, 587, 579, 537, 698. Proiektua Acciona Solar, S.A.k sustatu du eta bere helburua da lur azpiko hustubidearen trazadura egokitzea.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Erabaki hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Nafarroako Errege Bardeako Batzarrari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 25ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0806773