I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
1485/2008 EBAZPENA, maiatzaren12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 12/2008 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hura Jesús Gambra Caminos jaunak jarri zuen.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 27an 2920/2004 Ebazpena eman zuen. Horren bidez Nafarroako Foruzaingoko sarjentu izateko 34 lanpostu betetzeko deialdia egin zen, foruzaingoko kideen igoera bidez egiteko, oposizio-lehiaketa bitartez (gerora, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 18an emandako 975/2005 Ebazpenaren bidez zuzendu zen ebazpen hori). Deialdi horretako bigarren ariketaren zuzenketari buruz gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta, horren osagarri, informazioa eskatu. Hori dena administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi zen, eta Jesús Gambra Caminos jaunak horren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1.Epaitegian.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Jesús Gambra Caminos jaunak jarritako 12/2008 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.
3. Ebazpen honen berri ematea Jesús Gambra Caminos jaunari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko maiatzaren12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0807379