I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1365/2008 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fotokonposizioko ofizial izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 28ko 1365/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fotokonposizioko ofizial izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebatzi da eta honela esleitu dira lanpostu hutsak:
María Aránzazu Lasa Urcelay andreari, 7039 zenbakia duen lanpostua, Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.
Angel María Luquin Etayo jaunari, 7669 zenbakia duen lanpostua, Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.
Deialdia 2008ko otsailaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 24. zenbakian.
Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0807285