65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

145/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafar Kastaren Abeltzainen Elkartea (ACASNA) "Nafar Kasta" zezenketetarako behi arrazaren Erregistro Genealogikoaren kudeatzailetzat aitortu eta eta Liburu Genealogikoaren berariazko araudia onesten duen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariariaren 2003ko apirilaren 28ko Foru Agindua aldatzen duena.

Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 2003ko apirilaren 28ko Foru Aginduak Nafar Kastaren Abeltzainen Elkartea "Nafar Kasta" zezenketetarako behi arrazaren Erregistro Genealogikoaren kudeatzailea dela aitortu eta eta Liburu Genealogikoaren berariazko araudia onetsi zuen.

Zenbait arrazoi direla eta, 3 urte emeendako eta urtebete arrendako hasierako erregistroaren funtzionamendurako ezarritako epeak gainditu dira inskripzio genealogikoa gauzatu gabe. Egun antolakuntza eta teknika arazoak gaindituta, Nafar Kastaren Abeltzainen Elkarteak (ACASNA) abereen baloraziori ekin nahi dio. Beraz, beharrezkoa da Hasierako Erregistroren indarraldi berri bat irekitzea.

Bestalde, denbora tarte honetan zooteknia araudian izandako aurrerapenak eta ikerketa genetiko berrien emaitzak indarra duen foru agindua aldatzea gomendatzen dute abereen balorazioan irizpide tekniko batzuk eta Erregistro Genealogikoaren kudeaketan hobekuntzak sartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 2003ko apirilaren 28ko Foru Aginduaren aldaketa.

Nafar Kastaren Abeltzainen Elkartea "Nafar Kasta" zezenketetarako behi arrazaren Erregistro Genealogikoaren kudeatzailetzat aitortu eta eta Liburu Genealogikoaren berariazko araudia onetsi zuen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariariaren 2003ko apirilaren 28ko Foru Aginduaren eranskina aldatu eta horrela gelditu da:

1. 3. idatz-zatiari beste paragrafo bat gehitu zaio, testu honekin:

"Erregistro genealogikoaren erakunde kudeatzaileak zezenketetarako arrazaren osagarri den identifikazio elektronikoan edota markatzaile genetikoetan edota suzko identifikazioan oinarritutako identifikazio sistema osagarri bat adostu ahalko du.

2. 4.1 idatz-zatian bi baldintza gehitu dira:

-Inskribaturik dauden abereen genealogia bermatzeko seme-alabatasun mekanismoak ezarriko dira, markagailu genetikoen analisiaren bidez.

-"Nafar Kasta" zezenketetarako arrazaren estandar genetikoa bete beharko dute, Erregistro Genealogikoaren erakunde kudeatzaileak ezartzen dituen markagailu genetikoetan oinarrituta eta genetika zentro gaitu batek abalatua.

3. 4.2 idatz-zatian bi baldintza gehitu dira:

-Estalketa eta jaiotza deklaratu izana.

-Inskribaturik dauden abereen genealogia bermatzeko seme-alabatasun mekanismoak ezarriko dira, markagailu genetikoeen analisiaren bidez.

4. 4.3 idatz-zatiari idazketa berria eman zaio eta horrela geldituko da:

"Jaiotze Erregistrotik heldu eta bi urte betetzen dituzten eme eta arrak Erregistroan inskribatu ahalko dira hurrengo baldintzak betetzen baituzte:

-Kalifikazio morfologikoa gainditzea, gutxienez 60 punturekin emeek eta 65 punturekin arrek.

-"Izaera eta bestelakoak" kontzeptuan 24 puntutik gora izatea arrak eta 20,5 emeak.

-Ugalketarako ahalmena izatea.

-"Nafar Kasta" zezenketetarako arrazaren estandar genetikoa bete beharko dute, Erregistro Genealogikoaren erakunde kudeatzaileak ezartzen dituen markagailu genetikoetan oinarrituta.

Erregistrotik aterako dira emankortasun edo ugalkortasun baxua dakarten herentziazko tasunak edo amatasunerako ezaugarri eskasak erakusten dituzten aurrerako abere guztiak, arrak eta emeak, bai ondorengoak ere."

Xedapen gehigarri bakarra. Hasierako erregistroa irekitzea.

Hasierako Erregistroan (HE) inskripzioa egiteko epe gehigarri bat zabaldu da, bai eme eta bai arrendako ere, urte batekoa foru agindu hau argitara ematen den egunetik.

Azken xedapen bakarra. Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko apirilaren 11n.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0805842