65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak maiatzaren 5ean hartua. Honen bidez adierazten da ondoren azalduko diren abelbideak eta haiei loturiko tokiak egon badaudela Garde, Erronkari, Urzainki, Bidankoze, Burgi, Izaba, Galoze, Gorza, Itzaltzu, Sartze herrien udal mugapeetan eta "Erremendia" 18. Fazerian. Haien guztien trazadura eta orotariko beste ezaugarriak sailkapen espedientean ageri dira.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedaturikoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio Nafarroako abelbideak sailkatu eta bakoitzaren erabilera berariaz arautzeko eskumenak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proposaturik.

Garde, Erronkari, Urzainki, Bidankoze, Burgi, Izaba, Galoze, Gorza, Itzaltzu, Sartze eta "Erremendia" 18. Fazeriako abelbideak sailkatzea aldez aurretik egin beharreko lana da, lehengoratuko badira, eta Nafarroako Abelbideak balioarazteko foru programan sartu dira, lurraldearen antolamenduari eta herrien garapenari on egiten baitiete.

Udalerri horietako abelbideak sailkatzeko prozedura administratiboko izapideak bete eta jendaurrean egon ondoren, bi alegazio aurkeztu ziren. Behar zen txostena eman zitzaien, espedientean ageri den moduan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Osasun kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU

1. Gero adieraziko diren abelbideak halakotzat hartzea. Haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak bide bakoitzaren sailkapen espedientean daude jasota.

-Garde: 14. Zeharbidea, 39. Iraganbidea, Poietondoko Adarra, Galeko Adarra, Ansóko Errege Altxonbidea eta Poietondoko Atsedenlekua.

-Erronkari: Erronkariarren Errege Altxonbidea (Haranaren erdialdea), 35. Iraganbidea, 39. Iraganbidea, 41. Iraganbidea, Galeko Adarra eta Santa Bárbarako Atsedenlekua.

-Urzainki: Erronkariarren Errege Altxonbidea (Haranaren erdialdea).

-Bidankoze: Erronkariarren Errege Altxonbidea, 35. Iraganbidea, La Pulpitera-ko Atsedenlekua eta Ferniando Mendilerroko Atsedenlekua.

-Burgi: Erronkariarren Errege Altxonbidea, Erronkariarren Errege Altxonbidea (Haranaren erdialdea), Ansóko Errege Altxonbidea, 14. Zeharbidea, 35. Iraganbidea, 16. Adarra eta Sasiko Baltsetako Egonlekua.

-Izaba: Erronkariarren Errege Altxonbidea (Haranaren erdialdea), Ansóko Errege Altxonbidea, Izeiluzeko Iraganbidea, Txamantxoiko Iraganbidea, 35. Iraganbidea, Mintxateko Ateetako Iraganbidea, 40. Iraganbidea edo Belabarzeko Iraganbidea eta Yeguacerosko Atsedenlekua.

-Galoze: Erronkariarren Errege Altxonbidea, Murillo el Fruto-Zaraitzu Errege Altxonbidea, 12. Zeharbidea, 32. Iraganbidea, Itzalle-Gorza Adarra eta Baigobideko Atsedenlekua.

-Gorza: 12. Zeharbidea edo Sasariko Altxonbidea eta Itzalle-Gorza Adarra.

-Itzaltzu: Murillo el Fruto-Zaraitzu Errege Altxonbidea.

-Sartze: Murillo el Fruto-Zaraitzu Errege Altxonbidea, 12. Zeharbidea eta 32. Iraganbidea.

-"Erremendia "18. Fazeria: 16. Zeharbidea eta 32. Iraganbidea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, eta interesdunei adieraztea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar dezaketela:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Espedientean interesdun diren Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak erabaki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0807045