65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

48/2008 FORU DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, Zangozako Vianako Printzearen jauregia ondasun higiezinaren babes eremua behin betiko mugatzea onesten duena.

Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak 1949ko apirilaren 22an emandako Dekretuaren bidez, Espainiako gazteluak babesten dira. Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian aurreko dekretuan aipatzen diren ondasunak jotzen dira interes kulturaleko ondasuntzat.

Interes kulturaleko ondasun horri ondare historikoari buruzko legerian, Nafarroako Ondasun Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2004 Foru Legean, ezarririko babesa hobeki eman ahal izateko, beharrezkoa da monumentu horretan babesturiko eremua zehazki finkatu eta mugatzea.

Espedienteak, Interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuaren arabera, hauek eduki behar ditu: behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea, eta behin betiko onespena, foru dekretu bidezkoa. Foru dekretu hura abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Kultura zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 417/2007 Ebazpenaren bidez, babes eremua behin-behinekoz mugatu zuen. Ebazpen hura 2007ko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 17an. Eta hartan ezarri zen 30 egunez jendaurrean izanen zela. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Ondorioz, bidezko da Zangozako Vianako Printzearen jauregia ondasun higiezinaren babes eremua onestea, deklarazioa osatzeko asmoz.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Zangozako Vianako Printzearen jauregia ondasun higiezinaren babes eremua onestea, interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa osatzeko asmoz.

2. Inguruko eremuaren mugaketak 5. poligonoko lurzati hauek ukituko ditu, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan dauden eta Nafarroako Katastroari dagozkion agiri ofizialekin bat:

Osorik: 725 eta 726.

Aurrealdeak bakarrik: 1382, 1383, 772, 718, 782, 764, 737, 738, 765, 766, 740, 767, 739, 768, 741, 742, 769, 743, 770, 745, 746 eta 771.

General Los Arcos eta San Miguel kaleak eta Príncipe de Viana etorbidea bere ardatzean, eremuaren barruan dagoen zatian.

3. Foru dekretu honek onesten denetik aurrera ditu ondorio administratiboak.

4. Foru dekretu honek administrazio bidea agortzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, foru dekretu hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0807034