I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
107/2008 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei diru-konpentsazioak ordaintzeko baimena ematen duena, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatzen laguntzeko.
Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriak adierazten duen moduan, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den toki entitatea arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantentze eta zainketa-lanez.
Ebazpen honetan onesten diren diru-konpentsazioen xedea Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen (eskola kontzentrazioen) titularrak diren toki entitateei kontzentrazioko ikasleek sortutako gastua ordaintzea da.
Departamentu honetako Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak azalpen txosten bat aurkeztu du eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien diru-konpentsazioei buruz. Ikasle bakoitzeko 331,15 euroko laguntzak izanen dira. 2008ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntza 2007/2008 ikasturteko matrikularen eta ikasle bakoitzeko moduluaren %60aren arabera kalkulatzen da.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 575.604,93 euroko gastua baimentzea, 2008ko urtarriletik abuztura bitarteko diru-konpentsazioak ordaintzeko foru agindu honen eranskinean ageri diren Nafarroako toki entitateei, kontzentrazioen herriburuak diren aldetik, kontzentrazio horien funtzionamendu gastuak finantzatzen laguntzeko, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.
2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2008ko aurrekontuko "Eskola kontzentrazioen funtzionamendurako dirulaguntzak" izeneko 410002 41140 4609 322D00 kontusailaren kargura.
3. Onetsi diren diru kopuruen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantentze eta zainketa lanen gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
5. Ebazpen hau eta eranskina ondoko hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2008ko apirilaren 18an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Esparza Sánchez.
Nafarroako eskola kontzentrazioak diren ikastetxe publikoen titulartasuna duten toki entitateendako 2008ko urtarriletik abuztura bitarteko diru-laguntzak
BESTE HERRIET. IKASLEAK
P3132500D ANTSOAIN 184 - 36.558,96
P3101900C AGOITZ 48 - 9.537,12
P3102300E ARANGUREN (MUTILOABEITI) 78 - 15.497,82
P3104500H BARASOAIN 63 - 12.517,47
P3104900J BASABURUA (JAUNTSARATS) 47 - 9.338,43
P3105000H BAZTAN (ELIZONDO) 73 - 14.504,37
P3190590D BERIAIN 55 - 10.927,95
P3190300H BERRIOZAR 122 - 24.240,18
P3105500G BETELU 39 - 8.344,98
P3106700B CASCANTE 21 - 4.172,49
P3122100E DONEZTEBE 124 - 24.637,56
P3109600A LIZARRA 340 - 67.554,60
P3109700I ESTERIBAR 85 - 16.888,65
P3108300I ETXARRI ARANATZ 67 - 13.312,23
P3111400B GARRALDA 48 - 9.537,12
P3111600G GOIZUETA 4 - 794,76
P3112100G UHARTE 103 - 20.465,07
P3190400F IRURTZUN 139 27 32.982,54
P3155300A LEKUNBERRI 69 4 14.504,37
P3102900B LOS ARCOS 48 12 11.921,40
P3115800I IRUNBERRI 5 - 993,45
P3108700J NOAIN (ELORTZIBAR) 54 - 10.729,26
P3118500B OTSAGABIA 33 - 6.556,77
P3118900D OLAZTI 4 - 794,76
P3119100J ERRIBERRI 6 1 1.390,83
P3190800G ORKOIEN 88 - 17.484,72
P3120600F GARES 154 - 30.598,26
P3121000H ERRONKARI 60 - 11.921,40
P3121600E ZANGOZA 63 - 12.517,47
P3122700B TAFALLA 46 - 9.139,74
P3123600C ULTZAMA (LARRAINTZAR) 145 - 28.810,05
P3125100B VIANA 4 - 794,76
P3125800G ATARRABIA 179 - 35.565,51
P3190700I ZIZUR NAGUSIA 252 - 50.069,88
GUZTIRA 2.850 47 575.604,93
Iragarkiaren kodea: F0806368