65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

106/2008 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 2007ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 3koan, argitaratu zen abuztuaren 6ko 808/2007 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testuliburuak erosteko 2007-2008 ikasturteko laguntzetarako deialdia onetsi zen.

Ikusirik Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariaren txostena, zeinak adierazten duen beharrezkoa dela 180.000 euro gehitzea Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetarako 2007-2008 ikasturtean testuliburuak erosteko dagoen kontusailari, 410002 41150 4800 322D00 "Testu liburuak eta eskolako materiala erosteko laguntzak" izenekoari, deialdiak dakartzan gastuei aurre egiteko, eta beraz, kontusaileko diru kopurua 986.954,00 eurokoa izanen da aurrerantzean.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abuztuaren 6ko 808/2007 Ebazpena aldatzea, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetarako 2007-2008 ikasturtean testuliburuak erosteko laguntzen deialdian baimendutako zenbatekoari 180.000 euro gehitzeko. Horren ondorioz, deialdian baimendutako zenbatekoa 986.954,00 eurokoa da, 410002 41150 4800 322D00 "Testu liburuak eta eskolako materiala erosteko laguntzak" izeneko kontusailaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 18an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0806348