II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TUTERA
Xehetasun azterlana, UPSaren 1. sektoreko 4. saileko erabilera anitzeko 1. lurzatian (jarduera ekonomikoetarako eremua)
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko apirilaren 14an eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlana, jarduera ekonomikoetarako eremua arautzen duen UPSren 1. sektoreko 4. saileko zati osatzen duen erabilera anitzeko 1. lurzatiari dagokiona, hori guztia lerrokadurak aldatzeko eta bolumenak, berdeguneak eta aparkalekuak antolatzeko, sustatzailea izanik Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra, S.A. (SPRIN). Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko erregistro orokorrean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2008ko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0806778