65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

AR-2 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren zuzenketaren agiria. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko apirilaren 15ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen AR-2 banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren zuzenketaren agiria, kontu hauei dagokienez: UB. 11.1etik UB. 11.22ra bitarteko lurzatien titulartasuna, proiektura ekarritako 10.1 (katastroko 31. poligonoko 187. lurzatia) eta 13 (katastroko 31. poligonoko 195. lurzatiaren puska bat) lurzatien azalera eta ondoriozko UB. 15.E. 1 lurzatiaren esleipena.

Onetsitako agiria udal bulegoetan egonen da jendaurrean hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluak 76. artikuluari dagokionez xedatutakoa aplikatuz.

Tafallan, 2008ko apirilaren 28an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0806860