65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SUNBILLA

Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2008ko martxoaren 7an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa bat, Sunbillako 1. poligonoko 770. lurzatiaren kalifikazioa aldatzeari buruzkoa, oihanekoa izatetik nekazaritzako produktibitate ertainekoa izatera igarotzeko, Santiago Espelosin Etxeberriak bultzaturik.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Sunbillan, 2008ko martxoaren 20an.-Alkatea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0807343