65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko, Aukera Berdintasunaren aldeko I. Plana garatzeko programak egin ditzaten, 2008. urtean

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2008ko apirilaren 28an emandako 4/BD ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen, irabazi-asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko, Aukera Berdintasunaren aldeko I. Plana garatzeko programak egin ditzaten, 2008. urtean, jarraian zehaztutako baldintza orokorrekin bat:

Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 120.000 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean-Merkatuko kalea, 7-9-, eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0807169