65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

U.I. XVIII-Iturrama unitateko ZN-1 aldea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko apirilararen 15ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-ABR-08 (6/UV)

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko otsailaren 22an (22/UV) hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen hasiera batean U.I.XVIII-Iturrama unitateko ZN-1 aldea urbanizatzeko proiektuaren espedientea (U.I. VII-Trinitarios unitateko GZA-1eko eta GZA-2ko eraispen proiektuak barne), eta 2007ko ekainaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu. Haren jendaurreko epea iraganik, Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek 2007ko azaroaren 28an emandako txostenarekin bat, baita Iruñerriko Mankomunitearen 2007ko irailaren 24koarekin ere, espedientean aipatzen den garraio publikoari buruzkoa, honako hau erabaki da:

1.-Behin betiko onestea U.I XVIII-Iturrama unitateko ZN-1 aldeko urbanizazio proiektua (U.I VII-Trinitarios unitateko GZA-1eko eta GZA-2ko eraispen proiektuak barne), Udalaren Hirigintza Gerentziak sustatua.

2.-Eman bedi erabaki honen berri Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko apirilaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0806789