65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OTSAGABIA

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2008ko apirilaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen antolamendu xehakatuaren determinazioetako aldaketa puntuala Planeamenduko Arau Subsidiarioetan, 2. poligonoko 570 eta 615. lurzatiei dagokiena, hiru etxebizitza egungo araudian ezarritakoaz bestela kokatzeko, eta haien exekuzioa eta urbanizazioa bi fase bereizietan egin ahal izateko; hori guztia, José Luis Gayarre Imizcoz eta Dionisio Izal Camellón jaunek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Otsagabian, 2008ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0806955