65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURCHANTE

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, herrilur honen desafektazioa erabaki zuen: Aspra Alta alderdian, 3. poligonoan, 83-A lurzatia, 2.602,23 metro koadrokoa, larrea dena. Zaldi gaineko kirola egiteko erabiliko da lur hori.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, eta bidezkotzat jotako alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahal dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140 eta 145. artikuluei jarraituz.

Murchanten, 2008ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0807062