II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MURCHANTE
Desafektazioa. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, ondoko herrilurra desafektatzea erabaki zuen, hasiera batez:
Cuesta Moneo alderdian, 2. poligonoko 1. lurzatia, 3.387 metro koadrokoa.
Aipatu lurra trukatzea da desafektazioaren xedea; hain zuzen, 2. poligonoko 257. lurzatiarekin. 4.017,77 metro koadroko azalera du eta Granja J. Echegoyen, S.L.rena da. Aipatu erabakia jendaurrean dago Udalaren iragarki oholean.
Argitara ematen da, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140.3. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Murchanten, 2007ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.
Iragarkiaren kodea: L0807060