II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MENDABIA
ZO-1.13 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren apirilaren 25eko 107/2008 ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen ZO-1.13 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Gestiones Inmobiliarias El Mairuelo, S.L.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Mendabian, 2008ko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.
Iragarkiaren kodea: L0806926