65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

UdalPlaneko 21. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena

2007ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 23an, Udal Planeko 21. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena.

Jendaurrean egoteko epean aurkeztutako alegazioak ebatzirik, Udalak erabaki du proiektu zuzendua berriz ere jendaurrean edukitzea, eta horren epea 2008ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da, urtarrilaren 9an.

Hondarrean, jendaurrean egoteko bigarren aldian aurkezturiko alegazioak ebatzirik, Udalak haren behin betiko onespena erabaki du 2008ko martxoaren 28an.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 152. artikuluetan, eta Herri Administrazioen Araubide Judikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.ean xedatutako ondorioetarako, eta jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat, halakorik bada, eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Larragan, 2008ko apirilaren 4an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0806861