I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
563/2008 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "Zirauki-Mañeruko hondakin-uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 19ko 1655/2007 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.
Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 267/2008 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari aurkeztutako alegazioak ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera ebatzita.
Nafarroako Gobernuak, 2008ko martxoaren 31ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Zirauki eta Mañeruko udaletako alkateei dei egitea, 2008ko ekainaren 10ean udaletxe horietan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.
3. Sagrario Melón Vital eta M.ª Isabel Vidaurre Argote izendatzea Administrazio esku-hartzailearen ordezkari, batak zein besteak okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak zenpetzeko, bai eta bidezkoak diren gainerako agiriak ere.
4. Administrazioaren peritu izendatzea Jasone Goikoetxea Iriberri, Itziar Calvo Oteiza eta Alazne Sueskun Erauskin.
5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ziraukiko eta Mañeruko udaletxeetako iragarki oholetan argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.
Titular ezezagunentzako hitzordua:
Aktak eginen diren lekua: Ziraukiko Udala.
Eguna: 2008ko ekainaren 10ean.
Hitzordua: 12:30. Titularra: ezezaguna. Finkaren kodea: CI-22. Poligonoaren zenbakia: 5. Lurzatiaren zenbakia: 704.
Iragarkiaren kodea: F0807008