II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LAPOBLACION-MEANO
Herrilurretako lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena
Lapoblación-Meanoko Udalak, 2008ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea 1. poligonoko 325 eta 326. lurzatiak, herrilurrak baitira, honekin trukaketa egiteko: 1. poligonoko 295. lurzatia, Eleuterio eta Félix Pérez Ocárizena.
Trukaketaren xedea da lurzati pribatuen barnean herrilurren barrendegiak eragoztea, herrilurraren erabilera zuzena egiteko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela alegazio edo erreklamaziorik ez bada egiten.
Lapoblación-Meanon, 2008ko apirilaren 28an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de Las Heras.
Iragarkiaren kodea: L0806872