65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GORRITI

Tokiko ehiza barrutira gehitzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta hura garatzeko ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak onetsi zuen Erregelamenduan betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Kontzejuko bulegoetan Gorritiko lur azalera NA-10524 ehiza barrutira gehitzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Gorritin, 2008ko apirilaren 30ean.-Kontzejuko burua, José Fermín Balda Balda.

Iragarkiaren kodea: L0806835