65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2008ko apirilaren 28ko 22/2008 ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko UA12.2 unitateko birzatiketa proiektua, Hispania Real Motor, S.L.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean alegaziorik ez bada, proiektua behin betiko onetsiko da, aipatu Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Fontellasen, 2008ko apirilaren 28ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0806775