65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2008ko apirilaren 28ko 23/2008 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmena, Udal Planeko 12.2 jarduketa unitatearen esparruan lagatu beharreko %10 eskudirutan ordaintzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2008ko apirilaren 28an.-Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0806774