65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FITERO

Hirigintza hitzarmenaren proiektua, UA 30 unitateagatik nahitaez lagatu beharreko aprobetxamenduaren ordaina emateko eta lurrak eskuratzeko, SG 30 udal jarduketa aurrera eraman ahal izateko. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2008ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batean onestea hirigintza hitzarmenaren proiektua, UA 30 unitateagatik nahitaez lagatu beharreko aprobetxamenduaren ordaina emateko eta lurrak eskuratzeko, SG 30 udal jarduketa aurrera eraman ahal izateko.

2.-Agintzea jendaurrean edukitzeko hogei egunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Fiteron, 2008ko apirilaren 30ean.-Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0806811