65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

562/2008 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "Milagroko hegoaldeko hondakin-uren kolektorea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak ezartzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 9ko 1/2008 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, apirilaren 7ko 451/2008 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi zuen.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko apirilaren 21eko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Milagroko Udaleko alkateari dei egitea, 2008ko ekainaren 13an udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.

3. Sagrario Melón Vital eta M.ª Isabel Vidaurre Argote izendatzea Administrazio esku-hartzailearen ordezkari, batak zein besteak okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak izenpetzeko, bai eta bidezkoak diren gainerako agiriak ere.

4. Administrazioaren peritu izendatzea Jasone Goikoetxea Iriberri, Itziar Calvo Oteiza eta Alazne Sueskun Erauskin.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Milagroko udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0807007