II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXAURI
Etxauriko oihan lurzoruaren egiturazko aldaketa. Hasierako onespena
Udal honek, 2008ko martxoaren 13an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49.2.e), 70, 71, 79 eta bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak aho batez, hau da, legez eskatutako gehiengoa izanik, honako hau erabaki du:
1. Hasiera batean onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, udalerri honetako oihan lurzoruan eragina duena.
2. Espedientea hilabetez jendaurrean jartzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten".
Etxaurin, 2008ko maiatzaren 6an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.
Iragarkiaren kodea: L0807068