65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzen deialdi publikoa, 2007/2008 ikasturterako

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko apirilaren 30eko erabakiaren bidez, Eskolaz kanpoko jardueretarako diru-laguntzen deialdi publikoa, 2007/2008 ikasturterako, arautzeko oinarriak onetsi zituen. Deialdia Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoei eta hezkuntza lana sustatzen duten elkarteei bideratua dago.

Oinarriak Burlatako Udaleko Erregistro Orokorrean, Larrainetako plaza, 1. zenbakian jaso daitezke.

Eskabideak nola aurkeztu: Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean (Larrainetako plaza, 1) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluan aipaturiko edozein erregistrotan, beharrezko dokumentazioa erantsita. Eskabideak aurkezteko epea 2008ko ekainaren 1etik 30era da, eredu ofizialari jarraikiz.

Burlatan, 2008ko apirilaren 30ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0806986