II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARBIZU
Egiturazko aldaketa partikularra U.E.-8 unitateko 2. poligonoko 718, 720 eta 722. lurzatietan. Hasierako onespena
Ikusirik "Egiturazko aldaketa partikularra U.E.-8 unitateko 2. poligonoko 718, 720 eta 722. lurzatietan" izeneko proiektua, Arbizuko Udal honek sustatu eta Xabier López de Uralde arkitektoak idatzi duena, Udalbatza honek, aho batez, honako hau erabaki du:
1. Hasiera batez onestea "Egiturazko aldaketa partikularra U.E.-8 unitateko 2. poligonoko 718, 720 eta 722. lurzatietan" izeneko proiektua, Arbizuko Udal honek sustatu eta Xabier López de Uralde arkitektoak idatzi duena.
2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesdunek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
3. Erabaki hau eta aldaketaren proiektuaren kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Arbizun, 2008ko maiatzaren 6an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.
Iragarkiaren kodea: L0807195