65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontua. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2008ko apirilaren 25eko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, 2008ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Corellan, 2008ko maiatzaren 2an.-Mankomunitateko burua, José Javier Navarro.

Iragarkiaren kodea: L0806927