II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2008ko apirilaren 11n egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen bertzeak bertze:
Mankomunitateko buruak azaldu zuen Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2008ko ekitaldiko aurrekontuaren proiektua.
Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Gobernu Batzordeak, 2008ko otsailaren 28an egin bilkura berezian, kontuen batzorde bereziaren eginkizunetan, erabaki zuela ikus-onetsia ematea Mankomunitatearen 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren proiektuari, eta, orobat, hura Batzar Orokorrari igortzea, hasiera batean onets zezan,
Horrenbertzez, honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Bigarrena.-Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean edukitzea idazkaritzan, Tafallako Udaleko Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5, behea), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan.
Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko dira.
Laugarrena.-Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea.
Borzgarrena.-Erabaki hau Mankomunitatearen administrazio eta kontabilitate zerbitzuei jakinaraztea.
Tafallan, 2008ko apirilaren 29an.-Komunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.
Iragarkiaren kodea: L0806862