65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TRAIBUENAS

2008ko aurrekontua. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuak, 2008ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, 2008ko aurrekontua onetsi zuen hura betearazteko oinarriekin batean.

6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Traibuenasen, 2008ko apirilaren 28an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L0806960