II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TRAIBUENAS
2007ko kontuak
Traibuenasko Kontzejuak, 2008ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, 2007ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen aho batez.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira.
Traibuenasen, 2008ko apirilaren 28an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Jesús María Labiano Esparza.
Iragarkiaren kodea: L0806959