I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
889/2008 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anestesiologia eta Erreanimazioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 9ko 19/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anestesiologia eta Erreanimazioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 13ko 360/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anestesiologia eta Erreanimazioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:
-Txanda irekia
Onartuak:
MARTIN VIZCAINO, MARTA PATRICIA
ORTIZ GOMEZ, JOSE RAMON
Baztertuak: inor ez.
Oharra:
E letrak euskaraz badakiela adierazten du.
P letrak euskara proba egin nahi duela adierazten du.
2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: María Jesús Calvo Guitian andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoa.
Ordezko mahaiburua: Ignacio Yurrs Arruga jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoa.
Mahaikidea: Pablo Monedero Rodríguez, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Juan Navia Roque jauna, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.
Mahaikidea: Miguel Salvador Bravo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Joaquín De Carlos Errea jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikidea: José Ramón Adrián Garde jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko mahaikidea: Marcelo Aldaz Berruezo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.
3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa ekainaren 4an eginen dela adieraztea, 17:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea kalea, 3, Iruña).
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko apirilaren 29an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F0807307