II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ORBAITZETA
2007ko kontu orokorra. Hasierako onespena
Orbaitzetako Udalak, 2008ko apirilaren 14an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea 2007ko ekitaldiari dagokion kontu orokorra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.
Orbaitzetan, 2008ko apirilaren 30ean.-Alkate udalburua, Jesús María Eginoa Barberena.
Iragarkiaren kodea: L0806866