65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURCHANTE

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2008ko apirilaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko aurrekontuko aldaketa, dirusarreren bitarteko kreditua sortuko baita berdintasunerako teknikaria kontratatzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murchanten, 2008ko maiatzaren 2an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0806979