65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ELIZAGORRIA

2008ko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2008ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onestea erabaki zuen 2008ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, interesdunen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egokiak iruditzen zaizken erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2008ko apirilaren 25ean.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0806934