65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRAÑETA

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra

2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2008ko apirilaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea udal idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 220.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Irañetan, 2008ko apirilaren 28an.-Alkate udalburua, Cristina Irigaray Beraza.

Iragarkiaren kodea: L0806907