II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BARAÑAIN
Aurrekontuko 20/2008 aldaketa. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2008ko maiatzaren 6ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 20/2008 espedientea, kreditu gehikuntza bat eginen baita.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.
Barañainen, 2008ko maiatzaren 6an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L0807047