II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ARTAXOA
2008ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2008ko apirilaren 24ko osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak aho batez etorririk, onetsi zuen Udalaren 2008ko aurrekontu orokorra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu aurrekontuak Udaleko idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.
Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2008ko apirilaren 30ean.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L0806875