65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

Aurrekontuko 2/2008 aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko apirilaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2008rako luzatu den 2007ko aurrekontuko 2/2008 aldaketaren espedientea (kreditu berezia).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2008ko apirilaren 28an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0806802