II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketaren proiektuak (Dorre - Zuluetan 7. eremuko industrialdea handitzea) ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta haiek desjabetzeko espedientea. Behin betiko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko apirilaren 3an, erabaki hau hartu zuen:
Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketaren proiektuak (Dorre - Zuluetan 7. eremuko industrialdea handitzea) ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta haiek desjabetzeko espedientea onestea erabaki zuen, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura abiatu. Hori guztia jendaurrean jarri zuen hamabost egunez.
Epe hori iragan da, eta alegazio bat jaso, Excavaciones Aribel, S.L. sozietatearena. Honako hau erabaki da:
Lehendabizikoa.-Alegazioa ezestea.
Bigarrena.-Behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketaren proiektuak (Dorre - Zuluetan 7. eremuko industrialdea handitzea) ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta haiek desjabetzeko espedientea. Onespen horren ondorioa da onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.
Hirugarrena.-Ukitutako ondasun eta eskubideen presako deklarazioa eskatzea Nafarroako Gobernuari, bera baita horretarako organo eskuduna, Nahitatezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, zuzeneko lotura dago sistema orokorren sendotze lanen eta industriako 7. sektorearen artean. Nafarroako Gobernuak berak lotutako obrak dira, presako deklarazioa gabe ezin direnak aldi berean egin.
Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea. Orobat, ukitutako titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
Berraztertzeko errekurtsoa, Noain-Elortzibarko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela,
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Noain-Elortzibarren, 2008ko maiatzaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
I. ERANSKINA
Ukitutako ondasunak
LURZATIAREN ZK. TITULARRA UKITUTAKO AZALERA ERABILERA
323, 5. POL. FRANCISCO ETA ROMAN MARCILLA IRURZUN 230,54 m² INDUSTRIARARAKO HIRI-LURZORU LIBRE PRIBATUA
104, 5. POL. EXCAVACIONES ARIBEL, S.L. 158,16 m² INDUSTRIARARAKO HIRI-LURZORU LIBRE PRIBATUA
111, 5. POL. PREFABRICADOS Y MONTAJES, S.L. 426,10 m² INDUSTRIARARAKO HIRI-LURZORU LIBRE PRIBATUA
94, 5. POL. IRUÑA DE CORTE Y CONFECION, S.L. 111,76 m² INDUSTRIARARAKO HIRI-LURZORU LIBRE PRIBATUA
99, 5. POL. MORTEROS Y REVOQUES MYRSAC, S.L. 274,14 m² INDUSTRIARARAKO HIRI-LURZORU LIBRE PRIBATUA
76, 5. POL. MORTEROS Y REVOQUES MYRSAC, S.L. 229,09 m² INDUSTRIARARAKO HIRI-LURZORU LIBRE PRIBATUA
Iragarkiaren kodea: L0807061