Iragarkia
65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
676/2008 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1.1. arauan adierazten diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT-EDU izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EDU izateko lanpostua, 1.1 arauan zehaztutakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da, ondoko arauei jarraikiz:
1.-Arau orokorrak.
Deialdi honetako arauak eta ereduak webgune honetan kontsultatu eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es, "Zerbitzuak" "Enplegu publikoa" epigrafeak.
Deialdi hau arautuko duten xedapenak hauek dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako sarrera eta bertako lanpostuen hornidura arautzen dituena; urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, zenbait lanpostutarako (A.1 eta A.2 mailetako osasun langileak izan ezik) sarrera eta hornidura prozedurak arautzen dituena eta horietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena; eta gainerako arau osagarriak.
1.1. Deialdi honen xedea da lan eskaintza publikoan ageri diren OLT-EDU izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostu horiek hutsik geldituko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 3an emandako 547/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze lehiaketaren ondorioz; aldez aurretik kendu dira eszedentzian daudenek, behin-behineko atxikipenean itzulitakoek edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste erakunde autonomo edo departamentuetakoek betetzen dituzten lanpostuak eta lekualdatze nazionaleko lehiatzaileei esleitzen zaizkienak. Deialdi hura 2008ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 23an.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira lanpostuen kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak; hain zuzen, aipatu lekualdatzea burututa ateratzen direnak izanen dira.
1.2. Hamaika lanpostu elbarrientzako txandako izangaiek betetzeko erreserbatuta daude. Gainerako lanpostu hutsak halako lanpostuak betetzeko ordena honi segituz banatuko dira;
a) Lehendabizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandatik, Nafarroako edozein administrazio publikotako plantillako langile finkoentzako hautapen prozesu murriztutik alegia, beste kategoria batekoak izanik deialdiko lanpostuaren maila-talde berekoak edo baxuagokoak badira, betiere barne-igoerari buruz azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta indarreko Hitzarmen Kolektiboan ezarritakoari jarraikiz.
b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekitik.
Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera barne igoeratik hasiko da kontatzen, lehenago eskaini zen azken lanpostua txanda irekikoa izan baitzen.
1.3. Txanda murriztuko lanpostuak edo elbarritasuna dutenentzat erreserbatutakoak, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, aurreko arauaren arabera dagokion txandakoei gehituko zaizkie.
Era berean, igoera txandan edo/eta elbarritasuna dutenentzako txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekin lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.
Igoera txandako izangaiak eta ezgaitasuna dutenentzako txandakoak, deialdi honen 2.1.2 eta 2.1.3. arauetan eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, txanda irekian besterik gabe onartuko dira, betiere txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte eta kontrakorik espresuki adierazten ez bada.
1.4. Izendapena dela bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte. Lanaldi partzialeko lanpostua esleitzen zaien izangaiek, lan kontratudun finkoen araubidea izanen dute, lanaldi partzialeko kontratuarekin, kontratuan ezarriko den probaldia iragan ondoren. Gisa horretan kontratatutako langileei Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoko Administrazioaren Lan hitzarmen kolektiboa aplikatuko zaie.
1.5. Deialdiko lanpostuak B maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun arloko diplomadunak" estamentuan eta "erizaintza" espezialitatean sailkatuta daude (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, Eranskina). Lanpostuetako lansariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.
1.6. Hautaprobak gainditu eta deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzen diren izangaiak, ez kontratatutakoak, funtzionario izanik lehendik afiliatuta baldin badaude eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, aukera izanen dute bertan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.
Txanda irekiko izangaien kasuan, berriz, funtzionario edo lan-kontratudun finko egin eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.
1.7. Izendatutako izangaiek destinoa duten herrian bertan bizi beharra dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.
1.8. Lanaldia oro har ezarritakoa izanen da, zerbitzuaren beharren araberakoa, dagokion atxikipenaren barrutiko ospitalez kanpoko larrialdiko osasun laguntzan aritzeko.
1.9. OLT-EDU lanpostua lortzen duenak, dagokion barrutiko atxikipen barrutira organikoki lotuta geldituko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.-Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.
b) Adinez nagusia izatea.
c) OLT-EDUko diplomatura edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratudun finkoak izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo beheragokoa eta beste kategoria batekoa izatea.
c) OLT-EDUko diplomatura titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea eta Administrazio Publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna frogatzea.
2.1.3. Elbarritasuna dutenentzako txandako izangaiek, txanda irekikoentzat ezarritako baldintzez gain, %33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutela frogatu beharko dute.
2.1.4. Uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuan aipatzen diren euskal eremuko lanpostuak eskuratzeko, behar den euskara maila frogatzea.
2.2. Betiere, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatu arte.
3.-Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.
Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina da.
Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.
3.2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangai guztiek agiri hauek erantsi beharko dizkiote eskabideari:
a) Titulazioaren jatorrizko agiria, edo haren kopia, notario edo administrazio bidez konpultsatua
b) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 18 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.
Azterketa eskubideak ordain-gutun baten bidez pagatuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, edo bestela, banku transferentziaren bidez, Banco Santander Central Hispanoko 00491821012110580351 kontuan. Transferentziaren agirian datu hauek agertuko dira:
-Izangaiaren izen-deiturak.
-Ordainketa egin behar deneko kontu zenbakia.
-Kontzeptua: oposizioak
-Lanpostua.
Daturen bat eman gabe utziz gero, izangaia baztertuta geldituko da.
Ordain-gutunak Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko balio du, ez kanpokoetan. Gainontzeko autonomia erkidegoetan, ordainketa banku transferentzia bidez eginen da.
Azterketa eskubideak ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Tasatik salbuetsita daude:
a) Ehuneko 33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutenak.
b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribatuta egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den dirusarrerarik ez izatea hilabetean. Paragrafo honetan xedatutakoa honela egiaztatu beharko da:
-Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.
-Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela, interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Horren eredua Erregistro bulegoan edo deialdi honen 1. oinarrian adierazitako Interneteko helbidetik hartzen ahalko da.
3.3. Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, gainera, 2.1.2. arauan aipaturiko betebeharren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
3.4. Elbarritasuna dutenentzako txandan parte hartzea eskatu duten izangaiek beraien elbarritasuna frogatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, betiere organo eskudunek luzatutakoa.
3.5. Eremu Euskaldunean dauden lanpostuetarako lehiatuz gero, izangaiek euskaraz behar adina badakitela egiaztatu behar dute. Horretarako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak ezarriko dituen probak gainditu beharko dituzte edo, bestela, agiri bidez frogatuko dute 1. jakite-maila badutela, Hizkuntza Eskola Ofizialen batean lau kurtso edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi urrats gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztuz.
3.6. Elbarritasuna duten izangaiek ariketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahal dituzte, beharrezkoa izanez gero. Eskabidean adierazi behar dute zer-nolako elbarritasuna duten eta zein egokitzapen behar den. Halaber, minusbaliotasuna frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz.
3.7. Azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek gainerako beharkizunak deialdi honen 8. arauan ezarri den epe eta moduan frogatu beharko dituzte, dokumentu bidez.
4.-Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.
4.2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, egindako akatsak zuzentzeko. Zuzenketa eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenari lotuta egonen da.
4.3. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.
4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
5.-Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Ana Granado Hualde andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko osasun laguntzako Erizaintza Zerbitzuko burua.
Ordezko mahaiburua: Esther Iribarren Irure andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko erizaintza zuzendaria.
Mahaikidea: María Teresa Blasco Altuna andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko erizaintza zuzendaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Coro Alonso Crespo andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko burua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikidea: Esperanza Aranguren Erdozain andrea, Anbulatorioetako eta Ospitalez kanpoko Laguntzako Erizaintza Zerbitzuko burua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Concepción San Martín Asiain andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko burua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Mahaikidea: Alejandro Bernal Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko mahaikidea: Reyes Medrano Gurrea andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Mahaikide idazkaria: Ana Beamonte Aréjula andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko burua.
Ordezko mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.
Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Kide anitzeko organo horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan zein guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan izanen dira: lehenbizi oposizioaldia, eta gero, hura bukatutakoan, lehiaketaldia.
6.2. Oposizioa 2008ko azaroan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den.
6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.
6.3.1. Oposizioaldian proba teoriko-praktiko bat eginen da, eta II. eranskinean ageri diren gaiei buruzko galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio proba horretan. Proba horren gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du proba hasi aurretik.
6.3.2. Hauxe da oposizioaldiaren balorazioa:
Oposizioaldian, gehienez ere, 60 puntu erdiesten ahal dira osotara.
Bazterturik geldituko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.3.3. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute, edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.
Epaimahaiak jarritako egunean agertzen ez diren izangaiak oposizioalditik baztertuak geldituko dira.
6.3.4. Hautaproban, eskabidean azaldutakoaren araberako egokitzapenak eginen dira minusbaliotasunak dituztenentzat.
6.3.5. Ariketa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean edo proba egin den tokian, hura gainditu duten izangaien zerrenda eta erdietsitako kalifikazioak.
6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.
6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaldia abiatuko dute oposizioa gainditzen duten izangaiekin.
Oposizioa gainditzen duten izangaiek merezimenduak alegatu beharko dituzte eta agiri bidez frogatu, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak, deialdian ezarritako baremoaren arabera. Merezimendu horiek argitara emanen den autobaremaziorako agirian adieraziko dira.
6.4.2. Lehiaketaldian kalifikatu eginen dira izangaiek azaldu eta frogatutako merezimenduak, deialdi honi erantsitako baremoen arabera (III. eranskina).
Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase horretan gehienez 40 puntu biltzen ahalko dira.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "osasun arloko diplomadunak" estamentuan eta "erizaintza" espezialitatean sailkatuta dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzkoa, Eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri behar dira:
-Lantokia.
-Estamentua eta/edo espezialitatea.
-Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.
-Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:
a) egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta egindako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia,
b) edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.
Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak izanez gero, ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak lan bizitzari buruz egindako txostena ere aurkeztu beharko da. Lan bizitzari buruzko txostena errazago eskuratzearren, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak telefono zerbitzu bat jarri du abian, 901502050 zenbakiarekin, txosten hori eskatu ahal izateko.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
6.4.6. Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei proba horiek egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko zaizkie banan banako gutunen bidez, behar den denborarekin. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela joan beharko dute probetara.
Proba hori egiteko, Nafarroako Gobernuko Euskara Zerbitzuko teknikariek aholkatuko dute epaimahaia.
6.4.7. Lehiaketaldia bukatzen denean, epaimahaiak jendaurrean jarriko du balorazioaren emaitza, hau da, izangaiek lortutako puntuazioak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean.
6.4.8. Izangaiek aurkeztutako agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espres eskatuz gero, hiru hilabeteko epean, izendapena jakinarazi ondoren bi hilabete pasaturik, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta probak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.
7.-Azken puntuazioa.
Azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.
Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuazioarik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.
8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean. Gero, probak gainditu eta puntuazio handiena lortu eta lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8.2. Proposatutako izangaiek, izendatzeko proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Sarrera eta Barne Igoera Zerbitzuan:
8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.
c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
d) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, bizileku-txartela.
f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, hemen bizi eta lan egiteko baimena.
8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratatu finkoa dela frogatzen duen ziurtagiria, baita bere espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrena ere.
c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
8.3. Eskaeran %33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, ezgaitasun horrek deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.
8.4. Inork agiri horiek goian adierazitako epean ekartzen ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzea baztertu gabe.
8.5. Aurreko atalean azaldutako kasuetan administrazio organo eskudunak 8.1 arauan aipaturiko zerrendara joko du, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendara alegia, eta hurren-hurrena dagoen izangaia jarriko du baztertutakoaren lekuan.
9.-Lanpostu hutsak hautatzea.
9.1. Izendapen proposamena argitaratu baino lehen esleituko du administrazio organo eskudunak laneko tokia, probak gainditzen dituzten eta deialdiko lanpostu bat lortzen ahal duten izangaien eskaerak kontuan hartuta. Betiere, arau hauetan ezarritako baldintzak beharko dituzte bete, eta hautapen probetan lortutako ordenari jarraituko zaio. Lanpostua igoera txandan lortzen dutenei ematen zaie lehentasuna, eta gero txanda irekikoei, elbarritasuna dutenentzako lanpostuak barne, horrelakorik badago, eta txanda horren barruan hauek izanen duten lehentasuna.
Elbarritasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunarekin hobeki egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gaineko txostena aztertutakoan.
Euskarari buruzko Foru Legeak definitutako Eremu Euskaldunean dauden lanpostuetarako lehiatuz gero (uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuak zehazten ditu), eta horiek lortzeko euskaraz behar adina badakitela egiaztatu behar dute, ezinbestekoa izanen da hori egiaztatzea. Hutsik geldituko dira bai baldintza hori betetzen duen izangairik ez badago, bai, izan arren, eremu euskalduneko lanpostuak hautatzen ez badituzte aurreko lerroaldean onartutako eskubidea erabiltzen dutenean.
9.2. Lantokia aukeratzeko, aditzera emanen den lekuan, egunean eta orduan agertu beharko dute. Epe horretan aukeratzen ez duten izangaiek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko dituzte oposizio-lehiaketaren xedeko lanpostuetan jarduteko. Hori gertatuz gero, 8.5 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.-Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Administrazio-organo eskudunak, egoki bada, aurreko arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu ebazpen bidez, edo lanaldi partzialeko lan araubideko kontratazioa bidezkoa dela ezarriko du, OLT-EDU lanpostuetan jardun dezaten.
10.2. Izendapena edo lanaldi partzialeko lan araubideko kontratazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.
10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, 8.5 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
Lanaldi partzialeko lan araubideko kontratua duten izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, jakinarazten denetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko lan kontratupeko langile finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, 8.5 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Izangai bati, funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da, deialdiko 8.5. atalak agintzen duen moduan.
Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.
10.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
10.6. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik-norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.
11.-Aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak.
11.1. OLT-EDUak aldi baterako kontratatzeko zerrendak 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian xedatutakoaren arabera prestatuko dira, erabaki horren bidez onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CCOO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatutako ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko. Erabakia 2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 20an.
11.2. Itun horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:
a) Deialdi honetako proba gainditu bai, baina lanposturik erdietsi ez duten izangaiek izanen dute lehentasuna aldi baterako kontrataziorako.
Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahalko dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.
b) Aurreko atalean adierazitako izangaien ondotik, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honetara aurkeztu eta hautaproba gainditu ez duten izangaiak sartuko dira kontratazio zerrendetan. Kasu horretan, proban erdietsitako puntuazioari hertsiki jarraituko zaio hurrenkeran lana emateko.
c) Aurreko idatz-zatiaren arabera egindako izangai zerrendari 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakiaren 2. puntuko c) atalean aipatzen diren izangaiak gehituko zaizkio, baremoan lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.
11.3. Izangaiek zentro bakar bat aukeratuko dute A, B eta C atal bakoitzean daudenen artean. Ez da nahitaezkoa atal guztietan aukera egitea.
A atala:
f Nafarroako Ospitalea.
f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne).
f Iruña eta Iruñerria.
-Iruñeko eta Iruñerriko osasun etxeak.
-Nafarroako gainerako osasun etxeak.
-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla).
f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak.
-Adimen osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik).
B atala:
f Ubarmin Klinika.
f Odol Bankua.
f Osasun Publikoaren Institutua.
f Nafarroako Iparraldeko osasun etxeak.
C atala:
f Tuterako Osasun Barrutia.
f Lizarrako Osasun Barrutia.
Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako, bestea.
Kontratu laburrak izanen dira jardunean dauden plantillako langileen ordez aritzeko egiten direnak, eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, lanaldi partzialean aritzeko, hala nola etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzirik zenbat irauten duten.
Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.
Izangai bakoitzak bere eskabidean adierazi beharko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi duen ala ez.
Aukeran eta presako kontratazio laburretarako bakarrik, A atalean "Iruñerriko Oinarrizko Osasun Laguntza" izeneko aukera, eta B atalean "Nafarroako Iparraldeko Osasun Eskualde Oinarrizkoak" izenekoa hartu dituzten eskatzaileek gehienez hiru zentro aukeratu ahalko dituzte, lehentasunak adierazita, barruti horiek osatzen dituztenen artean.
Zentroa onarpenerako eskaeran hautatu behar da. Dena dela, behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesdunek, argitaratu eta biharamunetik bost eguneko epean, hasieran hautatutakoa aldatzen ahalko dute.
Aipatu esparruetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek arau honen arabera prestatzen diren aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.
11.4. Kontratazio zerrenden funtzionamendua 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian xedatutakoaren arabera arautuko da.
12.-Errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere arau eta egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. eta 2. c) idatz-zatietan xedatutakoarekin bat.
Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiekin bat.
Iruñean, 2008ko apirilaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
I. ERANSKINA
Eskabidea
............. jauna/andrea, adinez nagusia, ....... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidearen) jabe, ..............n, ............. (e)ko .........aren .....(e)an jaioa, nazionalitate .............., helbidea ............... dudana, Herria: ................., Probintzia: ............ Posta kodea: ............. Etxeko telefonoa: ........ Harremanetarako telefonoa: ................
Honako hau azaltzen dut:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko .............. Zerbitzuko burutza betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)koan). , honako txandan:
f Txanda irekia.
f Igoera txanda.
f Minusbaliatuentzako txanda murriztua.
-Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.
-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
-Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
-Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.
-Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean baldintza guztiak betetzen ditudala. Betebehar horiek agiri bidez frogatuko dira, deialdian ezarririko epean eta moduan.
f Badudala minusbaliotasuna, eta horregatik egokitzapena eskatu nahi dudala (minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orri batean azalduko dira).
f Euskaraz badakidala frogatzen dudala, jatorrizko agiri baten bitartez, edo notario nahiz administrazio bidez konpultsatu kopiaren bitartez.
f Onartzen dudala euskarazko probetara aurkeztea.
f Eskabide honi erantsitako orri kopurua.
Horrenbestez:
Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.
Sinadura
I. ERANSKINA (BIS)
........................ jaun/andrea .....................NANa duena, OLT-EDU izateko oposizio-lehiaketan onar nazatela eskatuta
ADIERAZTEN DUT:
Behar diren baldintzak betez gero, aldi baterako kontratatzeko zerrendetan egon nahi dudala, ondoko esparruotan:
A atala:
f Nafarroako Ospitalea.
f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne).
f Iruña eta Iruñerria.
-Iruñeko eta Iruñerriko osasun etxeak.
-Nafarroako gainerako osasun etxeak.
-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla).
f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak.
-Adimen osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik).
B atala:
f Ubarmin Klinika.
f Odol Bankua.
f Osasun Publikoaren Institutua.
f Nafarroako Iparraldeko osasun etxeak.
C atala:
f Tuterako Osasun Barrutia.
f Lizarrako Osasun Barrutia.
f Iraunaldi luzeko eta laburreko zerrendetan egon nahi dudala.
Lauki hori bete ezean, iraupen luzeko kontratuetarako zerrendan baizik ez da sartuko.
Iruñeko eta Iruñerriko osasun etxeak/Nafarroako gainerako osasun etxeak
Gehienez hiru zentro aukeratu.
X batekin markatu.
f Agoitz f Bigarren zabalgunea f Gares
f Artaxoa f Ermitagaña f Arrotxapea
f Azpilagaña f Izaba f Antsoain
f Barañain f Iturrama f Zaraitzu
f Berriozar f Mendillorri f Zangoza
f Burlata f Milagrosa f Sanduzelai
f Zarrakaztelu f Noain f Donibane
f Alde Zaharra f Erriberri f Tafalla
f Zizur-Etxabakoitz f Orkoien f Atarrabia
f Txantrea f Azkoien
Nafarroako Iparraldeko osasun etxeak (eremu euskalduna)
Gehienez hiru zentro aukeratu.
X batekin markatu.
f Altsasu f Etxarri-Aranatz f Leitza
f Auritz f Uharte f Lesaka
f Doneztebe f Irurtzun f Ultzama
f Elizondo
Iruñean, .......(e)ko ...................aren .......(e)an.
(Sinadura)
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
1.-Osasunari buruzko Lege Orokorra.
2.-Osasunari buruzko foru legea. Nafarroako Osasun Plana 2006-2012. Osasun laguntzaren antolaketa Nafarroan.
3.-Ikerketarako metodo eta teknikak zientzia psikosozialen arloan.
4.-Eritzeak berarekin dakartzan arazo psikosozialak. Portaerak eta erantzunak. Estresa eta eritasuna.
5.-Osasunaren arloan diharduen langilearen arriskuak. Laneko eritasuna, bournaut...
6.-Adimen osasuna. Adimen patologia duen eriarentzako erizaintzako laguntza.
7.-Erizaintzaren esku hartzea adimen osasuneko arazoak sustatu eta prebenitzeko orduan.
8.-Larrialdietako erizaintzako laguntza gaixo psikiatrikoengan, suizidioetan, paziente asaldatuengan, brote psikotikoan...
9.-Droga-mendekotasunak. Erizaintzako laguntza droga-mendekotasunetarako (alkohola, tabakoa eta bestelako drogak). Osasun hezkuntza. Sustapen eta prebentzio jarduerak.
10.-Farmakozinetikaren oinarrizko kontzeptuak. Botikak hartzeko kontuan hartu beharreko jarraibide posologikoak.
11.-Botikak hartzea eta xurgatzea. Botika hartzeko moduak. Botiken xurgaketa aldarazten duten eragileak.
12.-Botiken sailkapena. Botika sail desberdinen eragin farmakologikoak. Aplikazio terapeutikoak. Ondorio gaiztoak.
13.-Elikadura eta nutrizioa.Gizakiaren behar energetikoak. Berehalako osagaiak, bitaminak eta mineralak.
14.-Elikaduraren higienea. Elikagaien ondoriozko toxiinfekzioak. Elikagaiak kutsatzeko bideak.
15.-Estatistika deskriptiboa. Aldagai motak. Neurketa eskalak. Datuen irudikapen grafikoa.
16.-Populazioa eta lagina. Laginketa teknikak. Laginaren tamaina kalkulatzeko metodo eta estrategiak.
17.-Prebentzio medikuntza eta osasun publikoa. Kontzeptuak.
18.-Gaixotasun kutsagarrien epidemiologia orokorra. Eragilea, kate epidemiologikoa. Aurrea hartzeko eta kontrolerako neurriak.
19.-Osasun adierazleak.
20.-Immunitatea. Immunitate motak, txertoak eta antiserumak. Berariazko txertaketen egutegiak: haurra, heldua eta adinekoa.
21.-Gaixoaren aurretiazko borondateetarako eta informazio eta dokumentazio klinikorako eskubideei buruzko foru legea.
22.-Bioetikaren oinarriak. Ahalegin terapeutikoaren muga. Lagundutako suizidioa. Eutanasia.
23.-Ebidentzia zientifikoa.
24.-Laguntzaren kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza.
25.-Erizaintza teoriak. Eredu kontzeptualak.
26.-Erizaintzako laguntzaren prozesua (ELP): balorazioa: Eredu funtzionalak, M. Gordon eta oinarrizko beharrak V. Hendreson Erizaintzako diagnostikoak. NANDA. Interbentzioak (NIC). Emaitzak (NOC).
27.-Erizaintzako laguntzen kudeaketa. Prozesu bidezko kudeaketa.
28.-Erizaintzako zerbitzuen kudeaketa.
29.-Digestioko eta urdail-hesteetako gaitz usuenak bizi-zikloan zehar. Digestioko gaitzak dituenarentzako erizaintzako laguntza. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Erizaintzako laguntza presazko digestioan.
30.-Giltzurrunetako eta gernu-aparatuko osasun arazoak. Giltzurrunen funtzioaren balorazioa. Erizaintzako laguntza giltzurrunetako gaitza duen gaixoarentzako. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Erizaintzako laguntza giltzurrunetako larrialdian.
31.-Arnasteko arazoak. Aireberritzea. Erizaintzako laguntza arnas aparatuko gaitza duen gaixoarentzako. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Erizaintzako laguntza arnasteko larrialdian.
32.-Bihotz-hodietako arazoak eta arazo hematologikoak. Erizaintzako laguntza bihotzeko gaitza eta gaitza hematologikoak dituztenekin. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Erizaintzako laguntza bihotz-hodietako larrialdian eta larrialdi hematologikoan.
33.-Infekzio nosokomiala. Ospitaleko higienea. Aurrea hartzeko jarduerak.
34.-Mellitus diabetesa. Erizaintzako laguntza diabetesa duenarentzako. Osasun hezkuntza. Sustapena eta aurrea hartzea. Erizaintzako laguntza larrialdi diabetologikoan.
35.-Arazo endokrinoak dituen eria. Nola agertzen diren. Erizaintzako lana arazo endokrinoak dituztenekin. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Erizaintzako laguntza larrialdi endokrinologikoan.
36.-Eritasun neoplasikoa. Erizaintzako laguntza eritasun neoplasikoa duenarentzako. Aurrea hartzea.
37.-Zainketa aringarriak. Erizaintzako laguntza gaixo terminalentzako. Eriarentzako presazko laguntza bizitza amaieran.
38.-Zahartze arrunta eta patologikoa. Sustapen eta aurrea hartzeko jarduerak adinekoei begira. Etxeko laguntza adinekoentzako.
39.-Bizi-euskarria ematea, oinarrizkoa eta aurreratua, heldueei eta haurrei.
40.-Larrialdietarako laguntza. Triajea. Politraumatismoak dituztenei laguntza ematea, haurrak eta helduak. Mobilizazio eta immobilizazio teknikak. Segurtasuna eta kontrola istripua gertatu den tokian.
41.-Erredurak, izozteak, deskarga elektrikoek eragindako istripuak eta itotzeak. Hozkadak eta ziztadak. Hipotermia eta bero kolpea.
42.-Larruazal-osotasunaren alterazioa: zauriak eta ultzerak (hodietakoak, upp, diabetikoa). Sailkapena eta interbentzioak. Erizaintzako laguntza. Sustapen eta prebentzio jardurak.
43.-Kontzientzia mailaren alterazioak. Koma. Presazko laguntza gaixo hauentzako. Erizaintzako laguntza konbultsioetan, epilepsia egoeran, koman eta konortea galtzen denean.
44.-Oinazea jasaten duenarentzako erizaintzako laguntza. Tratamendu motak.
45.-Garuneko hodietako istripu akutuak. Sindrome iskemikoak. Sindrome hemorragikoak. Eriarentzako eta familiarentzako erizaintzako laguntza. Erizaintzako laguntza garuneko hodietako istripuen larrialdian.
46.-Emakumearentzako erizaintzako laguntza haurdunaldian, erditzean eta erdiberriaroan. Erizaintzako laguntza arazo ginekologikoetan. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Osasun hezkuntza. Erizaintzako laguntza larrialdi ginekologikoan.
47.-Bularra ematea bultzatzeko jarduerak. Kontraindikazioak eta erizaintzako laguntza bularra emateko.
48.-Erizaintzako laguntza haur eta nerabe osasuntsuarentzat. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Osasun hezkuntza. Ohitura osasungarriak.
49.-Erizaintzako laguntza gaixo dauden haur eta nerabeentzako. Jateko trastornoak eta arazo digestiboak. Eritasun exantemikoak. Sukarraren kudeaketa. Konbultsioak. Enuresia. Enkopresia. Gehiegizko pisua eta loditasuna. Portaera arazoak.
50.-Familia-plangintza. Kontrazepzioa. Osasun hezkuntza.
51.-Erizaintzako laguntza ebakuntzen aurretik eta ondotik. Aurrea hartzeko jarduerak.
52.-Elikadura eta nutrizioa. Dieta osasungarriak bizitzako etapetarako egokituak.
53.-Dietoterapia zenbait patologiatan. Nutrizio enteral eta parenterala. Indikazioak eta konplikazioak.
54.-Erizaintzako laguntza helduarentzako. Sustapen eta prebentzio jarduerak. Osasun hezkuntza. Ohitura osasungarriak.
55.-Osasun hezkuntza: kontzeptua eta ereduak. Interbentzio motak. Norberarentzako eta taldearentzako osasun-hezkuntza. Osasun informaziorako kanpainak.
56.-Erizaintzako teknika ohikoenak (injektagarriak, tapoiak, zundaketa, etab.). Indikazioak. Jarduteko protokoloak.
57.-Diagnosi proba ohikoenak (EKG, Espirometria, audiometria, doppler, mantoux, ...)
58.-Asepsia eta antisepsia. Esterilizazioa. Kontzeptua eta metodoa.
III. ERANSKINA
1. atala. Egindako zerbitzuak. Ondoko hauek baloratuko dira:
1. Lortu nahi den lanpostuaren estamentuan eta espezialitatean administrazio publikoetako edo haien erakunde autonomoetako zentroetan egindako zerbitzuak: 1,8 puntu, urte bakoitzeko.
2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan administrazio publiko baten menpeko organismo autonomoren batean egindako zerbitzuak: 1,3 puntu, urte bakoitzeko.
3. Lehiatzaileak lortu nahi duen lanpostuaren kategoria berean enpresa pribatuan, Gizarte Segurantzan alta emanik eta haren kotizazioak ordaintzen, besteren kontura egindako zerbitzuak: 0,70 puntu, urte bakoitzeko.
Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.
Atal honetako puntuazioa 17 puntu artekoa izanen da.
Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, denboraldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik emanen da.
Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako arauei segituz zenbatuko dira.
2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:
Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:
1. Erakunde publiko edo unibertsitate zentroek antolatu edo ziurtatutako prestakuntzako ekintzetan parte hartzea: 0,1 puntu, kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuruko (10 ordu). Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu, denbora zatiak hainbanatuz.
Orobat, nahiz eta erakunde antolatzailearen baldintza ez bete, prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira, Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.
2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo berriemateak aurkeztea: 0,4 puntu, nazioartekoa bada; 0,3 puntu, nazionala bada; eta 0,2 puntu eskualdea edo herria hartzen badu; gehienez ere 2 puntu.
3. Administrazio edo erakunde publiko baten saria edo beka jaso duten ikerlan zientifikoak: 0,75 puntu, nazioartekoa bada; 0,5 puntu, nazionala bada; eta 0,2 puntu, autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.
4. Aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: 0,2na puntu, lehen hiru sinatzaileei; gainerakoei, 0,05na puntu; 2 puntu gehienez.
5. Prestakuntzako beka edo egonaldiak: 0,1 puntu, hilabeteko; puntu 1 gehienez.
6. Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko bakoitzeko edo 10 orduko, 0,2 puntu; gehienez ere 3 puntu (zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira). Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.
7. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: 1,6 puntu, hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen zaio.
Bateragarria da 2. eta 4. azpiatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa berari edo antzekoari buruzkoa denean.
Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.
Atal honetako puntuazioa 19,8 puntu artekoa izanen da.
3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:
1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, euskaraz jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioa ezin da frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioa baino %10 handiagoa izan.
2. Eremu mistoko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, gehienez ere %5 gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen puntuazioari.
3. Bi kasu horietan, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da Hizkuntza Eskola Ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.
Iragarkiaren kodea: F0806480
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
