60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1184/2008 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze lanetako ofizial izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian lanpostu baterako izendapena egin da, proposatutako izangai bat izendatzea ezinezkoa dela erabaki eta proposamena osatzeko agindu. Deialdia irailaren 25eko 2363/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 25eko 2363/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze lanetako ofizial izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 18an.

2007ko urtarrilaren 25ean eman eta urte horretako 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 9an, argitaratu zen 179/2007 Ebazpenaren bidez deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordearen ordezkariak mahaikide izendatu ziren.

Hautaprobak amaiturik, puntuazio hoberena lortu eta deitutako lanpostuetan sartzen diren hiru izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahaiak.

Proposamen hori 2007ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

Deialdiaren 7.2. arauan ezarritakoari jarraikiz, proposamena argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, aipatutako izangaiek haien ustez deialdiko 2.1.2., 2.2. eta 7.2.1. arauetan ageri ziren eskakizunak betetzen zituzten agiriak aurkeztu zituzten.

Hala ere, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, egiaztatu zen proposatutako bi izangaik ez zutela titulazioaren beharkizuna betetzen, eta gabezia hori ez zutela zuzendu. Hortaz, urtarrilaren 7ko 71/2008 Ebazpenaren bidez hiru lanpostuetako bat soilik bete, proposatutako izangaietatik bi ezin izendatu zirela zehaztu eta, deialdiko 7.3. eta 7.4. arauetan xedatutakoa ikusita, dagokion izendapen proposamen osagarria egiteko agindu zen.

Hori betetzeko, 2008ko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 20an, proposamen osagarria argitaratu zen, eta hartan Jesús Oyaregui Arriola eta Félix Mendía Villanueva proposatu ziren, lehen proposatutakoen ondoren baitaude gainditu dutenen zerrendan. Argitaratu ondoko hogei egun natural eman ziren deialdiko arauetan eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Proposamen osagarriko izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik, egiaztatu da Jesús Oyaregui Arriolak zenbait titulu dituela frogatu duela, baina horietako bat ere ez dela baliokidea deialdiko arauetan betebehar gisa ezarritakoekin (eraikin eta prozesuetako mantentze lanetarako goi mailako teknikarien titulua eta instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikarien titulua).

Bestalde, aipatutako izangaiak ez du aurkeztu eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duen aitorpena, ezta Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua ere.

Deialdiaren 7.3. arauaren arabera, deialdian eskatutako betebeharrak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkezten ez duten izangaiak ezin dira izendatu, eta baliorik gabe gelditzen dira haien jarduketa guztiak.

Bestalde, 7.4. arauan ezartzen da arestiko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko duela aurrekoaren hutsunea.

Horrenbestez, bidezko da Félix Mendía Villanueva izendatzea (eskatutako betebeharrak betetzen dituela frogatu eta 4974 zenbakiko lanpostu hutsa aukeratu baitu), Jesús Oyaregui Arriola izendatzea ezinezkoa dela erabakitzea eta gelditzen den lanpostua betetzeko beste proposamen osagarri bat argitaratzeko agintzea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Félix Mendía Villanueva jauna Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, mantentze lanetako ofizial lanetan aritzeko, plantillan 4974 zenbakia duen lanpostua esleituta, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Nafarroako Gazteriaren Institutuari atxikitakoa eta Iruñean aritzekoa.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.

Lanpostuak C mailako edo taldeko lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Izangaia Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio.

Destinoko herrian bizi beharko du eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko du bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. Jesús Oyaregui Arriola izendatzea ezinezkoa dela zehaztea, honako arrazoiengatik: ez du frogatu deialdiko arauetan betebehar gisa ezarritako tituluetako bakar bat ere duela, ez du aurkeztu eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duen aitorpena, ezta Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua ere.

3. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari beste izendapen proposamen osagarri bat egiteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, deialdiaren 7.4. arauan aurreikusitako ondorioetarako.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikideei, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko idazkari tekniko nagusiari eta Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko idazkari tekniko nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan. Interesdunei aditzera ematen zaie honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0806746