60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

39/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Osasun kontseilariak emana, Fernando Agreda Lizáldez jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Barne Araubide Ataleko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko apirilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman ondotik,

AGINDU DUT:

1. Fernando Agreda Lizáldez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Barne Araubide Ataleko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko apirilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru hau igortzea interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketa Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Koordinazio Administratiboko Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 9an.-Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0805652