60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Marcos Garijo Urreaga jauna Hezkuntza Departamentuko Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko Mantentze Lanen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Marcos Garijo Urreagajauna Hezkuntza Departamentuko Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko Mantentze Lanen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Irakasle ez diren Langileen eta Aldi baterako Kontratudunen Bulegoari, Giza Baliabideen Gizarte Aseguruen Bulegoari eta Kontrol Administratiboaren Bulegoari, Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008o apirilaren 14an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0805827