60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2008 FORU DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Elena Díez Andión Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duen kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko dituela ataleko buruak bitarte baterako, behar diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena eta Osasun Departamentuaren adostasuna jaso dira espedientean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Elena Díez Andión Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko apirilaren 15ean.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0805878