60. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Peñei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2008. urteko Sanferminetan parte har dezaten

Deialdi honen helburua peñek 2008. urteko Sanferminetan parte hartze aldera diru-laguntzak norgehiagoka araubidean emateko prozedura garatzea da, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat. Ordenantza hori 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi zuen Udalbatzak, eta hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu, jendaurreko epean, betiere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa betez.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2006ko otsailaren 17ko 21. zenbakian.

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da.

1.-Aurrekontua.

Deialdi honi 110.000 euro esleituko zaio, gehienez ere, Udalaren Aurrekontuko 50 45310 482090 kontusailaren kargura esleitu ere.

2.-Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua.

Deialdi publiko honek publikotasun, konkurrentzia, objektibotasun, berdintasun eta bereizkeriarik eza, gardentasun, eraginkortasun eta eragimen printzipioak ditu oinarri, eta peñei diru-laguntzak ematea, xede, 2008. urteko Sanferminetan parte hartu eta festa-giroko jarduerak egin ditzaten.

3.-Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.

Baldintza orokorrak bete eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez dituen peñek eska ditzakete diru-laguntzak, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

-Peña gisara eraturik dauden elkarteek antolatuak izatea.

-Kokagunea Iruñeko mugapean izatea.

-Iruñeko Udalak kontzeptu beragatik dituen bestelako diru-laguntzen ildoetan sartuak ez izatea.

Onuradunek aipatu baldintzak betetzen dituztela eta diru-laguntza jasotzeko inongo debeku-ziok ukitzen ez dituela justifikatzeko, oinarri hauen 7. klausulan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte.

4.-Diru-laguntzak bideratzeko eta haien gainean ebazteko organo eskudunak.

Kultura eta Turismo Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Diru-laguntzak emateko prozedura Alkatetzak ebatzi behar du.

Ebazpen proposamena instrukzio organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Hona Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:

Batzordeburua:

-Kultura eta Turismo zinegotzi delegatua.

3 batzordekide:

-Kultura eta Turismo Alorreko Zuzendaria.

-Kultur jardueretako teknikaria.

-Euskara teknikari koordinatzailea.

Idazkaria:

-Kultura eta Turismo Alorreko administrari bat.

5.-Eskabideak noiz eta non aurkeztu.

Eskaera aurkezteko interesa dutenek oinarri hauetako I. eranskinari atxikitako eskabide eredua bete beharko dute.

Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura eta Turismo Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 14 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, Deialdi honen 7. oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina, aurkeztu ez dituen agiriak aurkeztu edo egindako akatsak zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

6.-Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Gastua baimendu eta xedatzeko faseak 2008ko ekainaren 30a baino lehenago gauzatuko dira. Ordaintzeko aginduak banan-banan eginen dira, onuradun bakoitzaren alde, era honetan: %50, uztailaren 6a baino lehen, eta gainerako %50, behin jarduera eta gastuak justifikatuta, eta betiere, beranduenez, 2008ko abenduaren 31n.

7.-Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiri eta argibideak.

Eskabideekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira, zeinak jatorrizkoak izanen baitira, edo, indarreko legediarekin bat, kautoak diren kopiak.

7.1. Peña eskatzailearen nortasun juridikoaren egiaztagiria eta, behar izatera, peñako zuzendaritza batzordeak diru-laguntza eskatzeko zein ordezkari ahaldundu eta haren NAN.

Entitateek ez dituzte agiriok aurkeztu beharko, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu badituzte. Kasu horretan elkartearen ordezkariak erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du, non egiaztatuko baitu ez dela inolako aldaketarik izan elkartearen estatutuetan, ezta horren ordezkaritzan ere; aurrekoa gorabehera, elkarteak, legezko ordezkarien bidez, bere helburuei eta zuzendaritza-taldeari dagozkien aldaketak oro jakinarazi eta egiaztatu beharko ditu, horiek eskaera aurkeztu ondoren gertatzen badira. (Aitorpena egiteko eredua I. Eranskinean dago jasota).

7.2. Administrazio eskudunak egindako egiaztagiria, eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela frogatze aldera.

Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du deialdi honetako diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek eguneratuak dituztela haien tributu-betebeharrak, Udal honekiko.

7.3. Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak deialdi honetan galdatutako baldintzak betetzen dituela eta hura Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez duela ukitzen egiaztatzeko. (Aitorpena egiteko eredua I. Eranskinean dago jasota).

7.4. Eskaeraren xedea diren jarduerak deskribatu behar dituen memoria, eta aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehekatua.

7.5. Erantzukizunpeko aitorpena, peña eskatzailearen antzinatasun-urteen kopurua egiaztatzeko.

7.6. Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.

8.-Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Aurkeztutako jarduerak baloratu eta diru-laguntzek zenbat jo behar duten zehazteko, Batzordeak ondoko alderdiak hartuko ditu kontuan:

-Laguntza zein jardueretarako eskatu eta haien interesa zein kalitatea: 50 puntu.

-Aurreko urtean egindako jardueren ebaluazioa. 30 puntu.

-Peña noiztik ari den jardunean: 20 puntu.

"Interesa eta kalitatea" atalean, gehienezko puntazioa peñak kokagune duen auzoan zein hiriaren erdialdean kale-animazioko jarduerak gauzatzea eta, gutxienez, ongintzako entitate batera bisita bat egitea kontuan hartzen dituzten proiektuei emanen zaie.

"Jardueren ebaluazioa" atalean, azken bost urteetan egin diren jarduerei emanen zaie gehienezko puntuazioa.

"Peña noiztik ari den jardunean" izeneko atalean, gutxienez hamar urtetik hona ari diren peñei emanen zaie gehienezko puntuazioa.

Eman beharreko diru-laguntzek deialdi honetarako baimendu den gastuak baino gehiago joz gero, diru-laguntzek guztira zenbat jo eta horren proportzioan hainbanatuko dira, betiere eskaera bakoitzak lortu duen puntuazioaren arabera.

9.-Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, eta ondoko datuak adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

10.-Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntza bateraezina da beste administrazio, entitate edo pertsonengandik xede bererako diru-laguntzarik eskuratzearekin.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.

11.-Justifikazioa.

Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, frogatzeko kontu-emate erraztua aurkeztu beharko da, 887/2006 EDren 75. artikuluan ezarritakoarekin bat (38/2003 Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren erregelamendua).

Frogatzeko kontu-emate erraztua ondoko agiriek osatuko dute:

a) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak egin izana egiaztatzen duen jarduketa-memoria.

b) Jarduerak eragindako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, non ondokoak identifikatuko baitira: hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, jaulkitze-data eta, jada ordaindua izanez gero, ordainketa-data.

c) Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak edo diru-laguntzak xehe-mehe adierazita, horien zenbatekoa eta jatorria barne.

d) Halakorik balitz, aplikatu gabeko gerakinak eta horiei dagozkien berandutze-interesak ordaindu izanaren ordainketa-agiria.

Laginketa-teknikak erabilita, egoki jotako gastuen ziurtagiriak eskatuko dira, eta haien bidez diru-laguntzaren aplikazioa egokia izan den ala ez egiaztatuko da.

Jasotako diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da, diruz lagundutako jarduera egin eta hortik aitzina, eta, edonola ere, 2008ko urriaren 30era bitartekoa. Agiriak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea, 7-9) aurkeztu behar dira, edo, bestela, erregistro osagarrietako batean, zeinak oinarri hauen 5. klausulan aipatu baitira.

12.-Arau-hausteak.

Gastuak justifikatzeko agiriak berandu aurkeztuz gero, edo aurkeztutako dokumentazioa osatugabea bada, halako moduz non ezin baita egiaztatu diruz lagundutako jarduera egin den ala ez, diru-laguntza galduko da, hilabeteko epea iragan eta gero, eta aurreratutako kopurua itzuli beharko dute.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzietako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Alkatea, Yolanda Barcina.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua

Izen-deiturak: .............................. NAN/IFZ: ..................... Herria: ............... Kalea: ............................ Posta Kodea: .................. Telefonoa: ................ bere izenean edo ondokoa ordezkatuz (ezabatu ez dagokiona): Izen-deiturak: .......................... NAN/IFZ: .................... Herria: .............. Kalea: .................... Posta Kodea: ............... Posta elektronikoa: ............Telefonoa: ............. Faxa: ................ Aurreko datuen jabeak ondokoa aurkezten du:

Eskaera, peñek 2008ko sanferminetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdiari heltze aldera, 2008ko ................(a)ren ... (e)an Alkatetzak emandako ebazpenean onetsitako oinarriekin bat (2008ko ... garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, .............aren .....(e)koa).

Eta aipatu oinarri erregulatzaileetan aurreikusitakoarekin bat:

1. Oinarriotan galdatu bezala, ondoko agiriak aurkezten ditu:

-Peña eskatzailearen nortasun juridikoaren egiaztagiria eta, behar izatera, peñako zuzendaritza batzordeak diru-laguntza eskatzeko zein ordezkari ahaldundu eta haren NAN.

-Administrazio eskudunak egindako egiaztagiria, eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela frogatze aldera.

-Eskaeraren xedea diren jarduerak deskribatu behar dituen memoria, eta aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehekatua.

-Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.

-Erantzukizunpeko aitorpena, peña eskatzailearen antzinatasun-urteen kopurua egiaztatzeko.

2. Adierazten du Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan jaso eta onuraduna izatea galarazten duten debeku bakar batek ere ez duela entitatea ukitzen.

3. Adierazten du ez dela aldaketarik izan ez estatutuetan ez entitatearen ordezkaritzan. (Halakorik dagokien kasuetarako).

4. Datu Pertsonalak Babesteko 1999-XII-13ko Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak Deialdi hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Merkatuko kalea, 7-9. 31001 Iruña) eta erregistro osagarrietara joaz.

Iruñean, 2008ko ...................aren ........(e)an

Iragarkiaren kodea: L0806838